
Etorkizun akademikoa argitzeko aukera
Unibertsitatean zer ikasi erabakitzea oso erabaki garrantzitsua izan daiteke, eta askotan ez da batere erraza izaten. Izan ere, zalantzak ohikoak dira: batzuk ez dakite zein arlo edo diziplina ikasi; beste batzuk, berriz, interes nagusi bat garbi izan arren, erabaki gabe daukate ikasketa horien barruan zein bide hartu nahi duten. Horri guztiari, etorkizun profesionalarekiko ziurgabetasuna eta norberaren zaletasunak eta gaitasunak uztartzeko beharra gehitu behar zaizkio. Horren ondorioz, askotan hurrengo zalantzak sortzen dira: Zer izango da niretzat egokiena? edo; Zein esparrutan egingo dut benetan ekarpen baliotsua? Galdera horiek guztiak ez dira erraz erantzuten, baina, aldi berean, aukera berriak aztertzeko eta norberaren interesak sakonago ezagutzeko parada ere badira.
Zalantza horiei guztiei erantzuna emateko asmoz, eta iaz izandako arrakastaren ondoren, Mondragon Unibertsitateak berriz ere graduko-azokak antolatu ditu Donostian, Gasteizen eta Bilbon, urriaren 11n,18an eta 25ean, hurrenez hurren. Azoken helburu nagusia unibertsitatera salto egiteak sortzen dituen ziurgabetasunak argitzea da, eta horrela, etorkizunerako lehen urrats sendoak marrazten laguntzea. Horretarako, informazio-stand ugari izango dira eskuragarri, ikasleek behar duten orientazio guztia jasotzeko aukera izan dezaten. Stand horietan, graduen inguruko xehetasunak ezagutzeaz gain, koordinatzaileekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bestalde, ikasketen inguruko kezka nagusiak jorratzeko —izan gradu bakoitzaren eduki zehatza, finantzaketa-aukerak, Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-eredua edo ikasteko modu desberdinak—, goiz osoan zehar gai hauek landuko dituzten hitzaldiak eskainiko dira, zalantzak argitzeko eta norberaren bide akademikoa modu lasaiagoan eta seguruagoan aukeratzen laguntzeko.
Azken batean, unibertsitateko bidea aukeratzea ez da soilik ikasketen gaineko erabakia, norberaren etorkizuna eta bizi-proiektua eraikitzeko pausoa ere bada. Horregatik, Mondragon Unibertsitateak antolatutako azokek aukera paregabea eskaintzen dute zalantzak argitzeko, aukera berriak ezagutzeko eta norberaren interes eta helburuekin bat datorren bidea marrazten hasteko.
Zuen zain izango gara!