Learning From Reality

Mondragon Unibertsitatea liderra formazio DUALean

Mondragon Unibertsitatea Espainiako eta Europako prestakuntza dualeko unibertsitate erreferentea da, 1966az geroztik eskaintzen duen eredu hezitzaile arrakastatsuari esker ikasle kopuru errekorrak lortuz. Enpresa esperientzia bat bizi duten ikasleen artean ere unibertsitate liderra da, urtero graduko ikasleen erdiak baitira esperientzia hau bizitzen dutenak.
Gaur egun, unibertsitateko graduko ikasleen % 25ak ibilbide dual batean ikasten du. Zifra horiek prestakuntza dualean lider diren Europako unibertsitateen buruan jarri dute Mondragon Unibertsitatea, eta horri esker, Europako Unibertsitate Dualaren
buru da.
Mondragon Unibertsitateak are gehiago bultzatuko du eredu duala datozen 5 urteetan, eta 2028rako ikasleen erdiek ibilbide horretan ikastea aurreikusten du. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko titulazioen %60, 11 gradu eta 14 unibertsitate master, modalitate dualean egiteko aukera dago. Azpimarratzekoa da Mondragon Unibertsitatea dela Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua % 100 duala eskaintzen duen Estatuko unibertsitate bakarra, eta graduak irauten duen lau urteetan unibertsitatean eta enpresan esperientzia bizitzeko aukera ematen duena.

Enpresa esperientzia
Mondragon Unibertsitateko 3.712 ikaslek esperientzia errealen bat bizi izan zuten joan den ikasturtean enpresan, unibertsitate-prestakuntza eta esperientzia profesionala konbinatuz; izan praktiken bidez, eredu dualaren bidez edo alternantzia ereduaren bidez; honek unibertsitateko prestakuntza eta enpresa eta erakundeetako lanaldiak txandakatzen ditu, horrela ikaskuntza akademikoa lan munduaren benetako errealitatera gerturatuz. Horri guztiari esker, Mondragon Unibertsitatea EU4DUAL Europako Unibertsitate Aliantzaren buru da. Europan prestakuntza dualean erreferente diren 9 unibertsitatek osatzen dute aliantza hori, eta haren helburua kontinenteko goi-mailako irakaskuntzaren kalitatea handitzea da prestakuntza-eredu horren bidez.

Enpresa kolaboratzaileak

Mondragon Unibertsitateak 900 enpresa eta erakunde laguntzaile baino gehiagoko sare zabala du. Prestakuntza dualaren aldeko apustua egiten duten enpresak dira, eta talentu gaztea eta kualifikatua beren taldeetan sartzeko bide gisa baliatzen dute.
Ikerfelek egindako azken ikerketaren arabera, lan esperientzia hau bizi duten ikasleen %27a ibilbide duala egin duen enpresa berean geratzen da lanean. Mondragon Unibertsitateak urtero 1.300 ingeniaritza-ikasle ingururi ematen die Euskadiko industria-sarean sartzeko aukera, sektore horretan talentu kualifikatua erakartzeko helburuarekin.

Exit mobile version