Mondragon formación profesional

BETEKU-Mikrofresaketa proiektuaren dibulgazio jardunaldia MGEPen

Azaroaren 25ean Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Heteleko hainbat ikastetxetako irakasleak elkartu ziren, Javier Aperribay eta Endika Gandarias lantzen ari diren “Mikrofresaketa” deituriko BETEKU proiektuaren berri emateko.

Hetel osatzen duten ikastetxeetako Lanbide Heziketako berrikuntza teknologikoaren kudeaketa programaren barnean, BeTEKu (Berrikuntza Teknologikoaren Kudeaketa) metodologia sustatzen ari da. Ikastetxe bakoitza teknologia batean erreferentea da eta bere xedea da teknologia horren garapenean lider izatea eta Euskal Herriko gainontzeko Lanbide Heziketako zentroetara eta inguruko enpresetara hedatzea.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa HETELen barnean dagoenez, BeTEKu metodologia mikrofresaketa eta mikromekanizazio teknologietan erabiltzen ari dira, hainbat heziketa zikloetarako material didaktikoa sortzeko.

Javier Aperribayek BETEKU “Mikrofresaketa” proiektua aurkezten

Aurkezpenaren ostean demostrazio bat egin zen mikromekanizatuko laborategian osasun arloko geometria bat mekanizatuz eta neurtuz.

Exit mobile version