2015eko otsailaren 24an, Fabrikazio Mekanikoaren Diseinuko eta Fabrikazioaren Produkzioa Programatzeko Goi Mailako Zikloko lehen kurtsoetako taldeek Fagor Ederlan-Markulete ekoizpen fabrikara bisita egin zuten, Arrasaten. Disko-balazta eta burdin fundizioko fabrika bisitatu zen.
Mekanizatuko planta guztiz automatizatuta dago, beraz, langileak ekoizpenaren ikuskapena soilik egiten du, non mekanizatutako elementu guztien kontrol indibiduala egiten den. Burdin fundizioa kalitate eta produkzio arloan europa mailan erreferentea da eta orduko 1000 bat pieza ekoizten dira.
Bai ikasleei, baita irakasleei ere bisita oso interesgarria eta didaktikoa iruditu zaie.