Mondragon formación profesional

MGEPeko Heziketa Zikloetako 2.mailako ikasleak IKASENPRESAko Hasiera Jardunaldian

Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

Guzti hau dela eta, aurten ere MGEP-eko Goi Mailako Heziketa Zikloetako 2.mailako ikasleak “Enpresa eta Ekimen Sortzailea” deritzon ikasgaiaren barruan Ikasenpresa programan parte hartzen dute. Honen baitan, ikasleek enpresa txiki bat muntatuko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak egingo dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar). Produktu errealak izango dira, beraiek egindakoak edo merkaturatutakoak.

Ikasturtearen barruan enpresaburuen bi batzar egiten dira non ikastetxe ezberdinetako ikasleek parte hartzen duten. Lehenengoa joan zen ostegunean (urriak 1ean) izan zen Eibarko Armeria Eskolan. Bertara hurbildu ziren gure Goi Mailako Heziketa Ziklo bakoitzeko bina ikasle. Bertan kontzeptu ezberdinak landu zituzten, besteak beste: motibazioa, zereginen antolaketa, negozio ideia eta balio erantsia.

Hemen dauzkazute gure ikasleak beste batzurekin batera jardunaldian parte hartzen.

Mondragoiko ikasleak Ikasenpresa jardunaldian

Beste ikasle batzurekin jardunaldian parte hartzen

Egun berean Eibarrera joan ez ziren beste ikasle guztiekin saio paralelo bat egin zen MGEP-en, bertan Ekintzaile batek izan beharreko zeharkako gaitasun eta konpetentzia ezberdinak landu zituzten, besteak beste: arriskuak nork bere gain hartzeko gaitasuna, erabakiak hartzea, taldea lana, sormena eta ideiak proiektu bihurtzea.

Ikasenpresa tailerra mondragon-en

Ikasenpresa sesioa Mondragon-en

 

Exit mobile version