Mondragon formación profesional

Confebask-ek eta Eusko Jaurlaritzak Heziketa Zikloko diplomak banatu dituzte

Abenduaren 3an, 14-15 ikasturtean DUAL, ERASMUS+ eta Lantokiko Prestakuntza inguruko enpresetan egin dituzten ikasleek beraien diplomak jaso dituzte. Diplomak, mahaiburuak izan diren Jorge Arevalo jaunak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea, eta Roberto Larrañaga jaunak, Confebask-eko presidentea, banatu dizkiete Bilboko Euskalduna Jauregian.

Heziketa Zikloko diploma banaketa Confebask eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik

Heziketa Zikloko diploma banaketa Confebask eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik

Aurten 11.161 ikaslek, 7.786 enpresek eta Lanbide Heziketako 147 ikastetxek hartu dute parte Lantokiko Prestakuntza Programan eta ekitaldian guzti hauen 402 ordezkari izan dira.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren ordezkari gisa, Xabier Ibarguren, Arkaitz Legarra eta Markel Txasko egon dira.

MGEP-en ordezkari gisa Xabier Ibarguren, Arkaitz Legarra eta Markel Txasko beraien diplomarekin

Zorionak denei!!

Exit mobile version