Goienatik Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-Mailako Zikloan garatutako robotaren inguruan elkarrizketa
Abenduaren 15ean, Goienatik, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi- Mailako Zikloko Aritz Atxaga ikasleari elkarrizketa bat gin zioten.
Bertan, Aritzek, aurreko urtean garatutako robot leiho- garbitzailea aurkeztu zuen. Robota, gainazal lau zein bertikaletatik igotzeko gai da eta diseinua, elementuen aukeraketa, fabrikazioa zein automatizazioa taldean burututako bost hilabeteko lana osatzen dute.
Gainera, Aritzek aurten 2. mailan fabrikatu behar duten robota aurkeztu zuen. Helburua denboran lortuz gero, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleak Eindhoven –era joango dira First Tech Challenge lehiaketan parte hartzera. Ekin gogor lanari!
Hurrengo estekan dago elkarrizketa osoa ikusgai:
Kristalak garbitzeko robota sortu dute MGEP-en
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu