Joan zen asteartean, otsailak 2, V. Ikasenpresa Azoka ospatu zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura Sailak, Tknikak (Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako berrikuntza zentroak) eta Eibarko udalak antolatuta. Bertan ikastetxe ezberdinetako Lanbide Heziketako ikasleek Ikasenpresa programaren barruan sortu dituzten 166 enpresek hartu zuten parte, Untzagako plaza biak bete zituztelarik.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleak ere bertan izan ziren, guztira 6 Ikasenpresa aurkeztu zituztelarik:
- URLEHOR: Aterkiak lehortzeko gailua girotzailearekin.
- MYSTUFF: Informatikako tutorial ulergarriak, eskuratzeko era erraz batetan.
- FREEMOUNTAIN 2000: Argindarrik behar ez duen motobonba.
- ARIÑA: Delineatzaile zerbitzuak eskaintzen duen enpresa.
- Eco3D: Pieza pertsonalizatuen inprimaketa 3D-n material berrerabiliak erabiliz.
- MABook: Makinen muntaia/ mantenketa errazteko bideo- tutorialak.
Mila esker guztioi parte hartzeagatik!