Mondragon formación profesional

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ordezkariak Eindhoveneko FTC txapelketan

Apirilaren 1 eta 2an Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Lanbide Heziketako 7 ikaslez osatutako talde batek Eindhovenen ospatu den FIRST Tech Challenge (FTC) txapelketan parte hartu du. Ikasleak hauek izan dira:

  1. Jan García (Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, 2. maila)
  2. Maite Deza (Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, 2. maila)
  3. Aritz Atxaga (Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, 2. maila)
  4. Olatz Pagalday (Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, 1. maila)
  5. Gorka Kerejeta (Automatizazio eta Robotika Industriala, 2. maila)
  6. David Rodriguez (Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa, 2. maila)
  7. Mikel Burguera (Sareko Informatika Sistemen Administrazioa, 1. maila)

Eindhovenen Mikel García irakaslearen laguntza izan zuten.

Eindhovenera bidaiatu ez arren, Diseinuko zikloko beste ikasle batzuk ere parte hartu zute proiektuan:

  1. Xabier Cid
  2. Iñigo Idiakez
  3. Nerea Oria
  4. Maria Aranberri
  5. Gorka Martin
  6. Julen Maskariano
  7. Ferran Zambrano

Endika Gandarias eta Javier Arkauz irakasleen laguntza ere izan zuten proiektua aurrera eramateko.

Txapelketako aurtengo edizioan, 10 herrialde desberdinetako 44 taldek parte hartu zuten 2 multzotan banatuta. MGEP-eko ROBOTEK taldeak bere multzoko 7. posizioan amaitu zuen.

 

Estatu Batuetako FIRST erakundeak irailean aurkeztutako erronka berria aurkezten zuen. Erronka horretan, jokuak zertan datzan eta robotak bete behar duen araudia argitaratzen dute, hau da, robota eraikitzeko erabili daitezkeen material eta piezak, eta programaziorako erabili behar diren elementu eta software zehaztapenekin. Hemen duzue aurtengo erronka zein izan den:

Proiektua aurrera eraman eta Eindhoveneko txapelketara bidaiatzeko,ikasleek hainbat enpresen laguntza jaso dute, Danobatgroup, Mondragon korporazioa, Mondragon Assembly, Fagor Automation eta Erle Tailerra. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!!

 

FTC txapelketarekin batera beste hainbat ekintza eta erakusketa ere egon ziren, denak ere robotikarekin lotuta. Adibide gisa hemengo musika taldea:

Eindhoveneko beste medio batetan ere ROBOTEK taldearen elkarrizketa bat ere publikatu zuten:

Tech United wint Robocup; maar er gebeurde meer in het Evoluon. Ook de First Tech Challenge onder de loep

 

Giro ezin hobea  egon zen eta esperientzia oso aberasgarria bizi izan zuten gure MGEP-eko ordezkariek.

Exit mobile version