“Ikaskide zein irakasleen laguntza ezinbestekoa izan da”
Nerea Oria arrasatearra Oñatin bizi da eta Fagor Etxetresnak -en egiten zuen lan. Lantegia itxi zutenean Mondragon Goi Eskola Politeknikora etorri zen Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi –Mailako Zikloa ikastera. Orain 2. mailan dago.
Zerk ekarri zintuen MGEP –era ikastera?
Fagor itxi zutenean momentu on bat zela ikusi nuen ikasketaren bat hasteko eta nire formakuntza eta ezagutzak zabaltzeko.
Nolakoa izan zen ikasketa mundura bueltatzea?
Oso zaila da 15 urteren ostean berriro ikasten hastea. Nire kasuan, ezinbestekoa izan da bi urte hauetan zehar, ikaskide zein irakasleen aldetik jasotako laguntza.
Ikasketetatik kanpo ere, familiak asko lagundu dit.
Zergatik aukeratu zenuen Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko zikloa?
MGEP -en eskaintzaren artean erakargarriena iruditzen zitzaidan. Gainera arlo industrialeko zikloen artean, irteera gehien dituena dela uste dut.
Nola uztartzen dituzu ikasketak zure eguneroko bizitzarekin?
Nire kasuan, bi umerekin, oso zaila da bata eta bestea uztartzea eta lehen esan dudan bezala, familiaren laguntza ere ezinbestekoa izan da, nire amarena bereziki. Ama izanda, ikasketak burutzeko, gogoak behar dira nahi eta nahi ez, sakrifizio handi bat da azken finean berriro klasera bueltatzea.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu