Mondragon formación profesional

Informatikako Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleen erronka ETHAZI proiektuan

ETHAZI (ETekin HAndiko ZIkloak) metodologiarekin lanean jarraitzen dugu Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Informatikako Zikloan hiruhilabete honetako erronka enpresa batetako sarea montatzea izan da.
Ikasleek taldean lan egin behar izan dute sarea montatzeko, Intranet bat garatzeko, bertan Linux eta Windows makinak montatzeko eta baita honen guztiaren kueaketarako Datu Base bat garatzeko.
Sarea montatzeaz gain, zenbait ordenagailu ere montatu behar izan dituzte, WiFi sarea martxan jarri, etabar…
Proiektuarekin asko ikasi dute atal teknikoan baina horretaz gainera, talde lanaren ingurukoak, lanaren planifikazioa eta aurkezpenaren prestaketa ere landu dute. Izugarrizko aldea dago aurreko erronkan egin zuten aurkezpenaren artean eta oraingoan egin duten azkeneko honen aldean.
Beti esaten duguna, lana ona izan behar da, baina gero lan hori nola saldu ere ikasi behar da.
Zorionak guztioi egindako lanagatik!!

Hurengoko argazkian enpresako sarea ikusi daiteke.

Hemen taldean gogor lan egiten.

Bukaeran egindako lanaren aurkezpena egiten.

Exit mobile version