Apirilaren 5ean, asteazkenean, ate irekien lehenengo jardunaldia izan genuen Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lanbide heziketan. 70 pertsona inguru etorri ziren eskaintzen ditugun Goi Mailako Heziketa Zikloen inguruko informazioa jasotzera.
Ate irekien jardunaldira bertaratutako ikasle eta gurasoak aurkezpena jarraitzen
Aurkezpen orokorraren ondoren, tituluka banatu ziren. Instalazioaei bisita egiteko aukera izan zuten eta tituluko koordinatzaileen eskutik informazio zuzenagoa eta zehatzagoa jaso zuten.
Hurrengo ate irekien jardunaldia maiatzaren 27an izango da, larunbata, goizeko 11etan, Arrasaten. Etorriko zarela jakinarazi! Deitu 943712191 telefono zenbakira edo mezu bat bidali gmhz.mgep@mondragon.edu helbidera.