Ekainaren 15an alderantzizko ingeniaritza, simulazioa eta industria 4.0 gaien inguruko jardunaldi bat egin zen Tknikan, ikasturtean zehar gai hauen inguruan landutako proiektu desberdinen transferentzia egiteko asmoarekin.
Ekitaldi horretan, beste proiektu batzuen artean, Done Ugartek Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 3Dexperience plataforma aurkeztu zuen. Zuzenean, Arrasaten zegoen lankide batekin hodeian era kolaboratibo batetan nola lan egin azaldu zuen: proiektu baten garapenean dokumentuak partekatu, aldaketak egin, aprobatu, simulazioak egin, emaitzak aztertu…