2017ko abenduaren 5ean Mondragon Goi Eskola Politekniko Lan poltsa eta Mondragon Unibertsitateko Enplegurako Orientazio Zerbitzuak GMHZ eta LAN MUNDURA SARRERA izenburuarekin Ziklotako ikasleei jardunaldi interesgarri bat eskaini zien, ezin aproposagoa 117 ikasle hauek lan munduaren atarian egonik.
Jardunaldiaren helburu nagusia honako hau izan zen: Langileek izan behar dituzten gaitasun eta konpetentzien inguruan ikasleek hausnartzea.
Laneratze prozesuak inplikazio altuagoa eskatzen du gaur egun. Lana bilatzeko aukerak areagotzeko zeharkako konpetentziak garatzea beharrezkoa da, Informazio ona lortzea ere ezinbestekoa da. Bi alde daude: alde batetik kanpoan zer dagoen, lan merkatua eta horren egungo egoera eta norabidea, zein profil eskatzen diren. Beste aldetik norberaren barnean zer dagoen, zeintzuk diren gure benetako interesak, gure indarguneak lana bilatzerakoan edo hobetzeko alderdiak.
Hori dela eta, honako egitarau hau prestatu zen:
Sarrera eta testuingurua. Gorka Aretxaga. MGEPko GMHZetako koordinatzailea
Lan poltsa eta Lanerako Orientazio Zerbitzua.
Zigor Oruna. MGEPko Lan poltsaren arduraduna
Maria Alonso. MUko Lanerako orientazio zerbitzuko arduraduna
Amaia Corrales. MUko Lanerako orientazio zerbitzuko arduraduna
Ikasle ohien esperientziak
-Urtzi Zuazubiskar. Fagor Industrial. Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
-Denis Soriano: MGEP. Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-mailako Teknikaria
-Peio Tellado Alduncin. Fagor Ederlan. Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi-mailako Teknikaria
-Gorka Rodríguez Marín. COPRECI. Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
-Jon San Miguel. Ulma Handling. Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria
Eztabaida interesgarria sortu zen eta ikasleak adi jarraitu zituzten ikasle ohien azalpenak, eta eman zituzten gomendioak ere. Hona hemen luzatutako galderak:
– Zergatik aukeratu zenuen GMHZ bat ikastea?
– Zein ate zabaldu dizu GMHZ bat ikasteak?
– Eskolatik irten eta zenbat denborara aurkitu zenuen lana?
– Nola lortu zenuen oraingo lana?
– Zure ustez prestatu egin behar zara lana bilatzeko? Nola prestatu behar zara?
– Zeintzuk dira gehien baloratzen diren konpetentziak gaur egun lan egiten duzun enpresan?
Enpresen ikuspegia
-Iñaki Belaustegi. MONDRAGON CORPORACION gestión Social.
-Javier Torrella, DanobatGroup-eko ordezkaria, Soraluce enpresako arduradun teknikoa
– Etorkizuneko gure enpresa mota: gure enpresek merkatu globalizatuan.
– Zein behar daukate enpresak gaur egun eta etorkizunean?
– Zein teknikari perfila eskatzen ari dira enpresak etorkizuneko beharrei erantzuna emateko? Konpetentzia teknikoak vs konpetentzia trasbertzalak.
– Zein bide erabiltzen dute enpresak talentua kaptatzeko.
– Zer eskatzen diote enpresak langile berri bati (experientzia gabekoa)?