Mondragon formación profesional

2016-2017 ikasturtearen Heziketa Zikloetako emaitzak BLOGari hasiera sendoa emateko

“ Urte berri, garai berria, erronka berriak” lema hartu eta astindu on bat nahi diogu eman Blog honi, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Heziketa Zikloen txoko honi.
Aspaldiko partez oso lanpetutik ibili gara joan den ikasturtea ixten, eta berria habian jartzen, denbora luzez, baina indar berrituak gatoz, MGEPeko Heziketa Zikloetan egiten ditugun hainbat ekintzen berri emateko asmoz.

IMG20180108-MGEPHEziketaZikloak

Hasteko aurreko ikasturtearen berri emango dugu, jadanik ikasle ohien inkesten emaitzak dituguenez:
Lan merkaturatze datuak direla eta, emaitzen arabera, berri pozgarriak ditugu:
Ikasleen %98 lanean dabiltza (ikasle bakar bate ez dabil lanean, eta bere erabakia izan delko, egoera pertsonala dela eta), eta %100 dagokien espezializazioan, hau da, ikasketekin guztiz lerrokatua dagoen lanean.
Inkesta 88 pertsonak batu dute eta horietako %83ak osatu dute, 8 emakumeak direlarik.

Bestetik, hona hemen 2016-2017 ikasturtearen berri ematen duen laburpen txiki bat:
2016-17 ikasturtean 250 ikaslek formakuntza batu dute Heziketan ziklotan, honako tituluetako 14 talde desberdinetan:
Goi Mailako Teknikaria Mekatronika Industrialean.
Goi Mailako Teknikaria Diseinu Mekanikako fabrikazioan.
Goi Mailako Teknikaria Fabrikazio Mekanikako Produkzioaren programazioan.
Goi Mailako Teknikaria Sareko Informatika sistemen administrazioan.
Goi Mailako Teknikaria Automatizazio eta Robotika industrialean.
Goi Mailako Teknikaria Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetan.

Horretaz gain 60 langilek (horitako 30ak ikasketak amaitu dutelarik) oferta partzial modalitatean Mekatronika Industrialean formatzen aritu dira.

Ikasketa prozesuen satisfakzioa 7,47 izan da batezbestekoa, eta graduazio tasa % 73,39, %12,84 ak ikasketak bertan behera utzi dutelarik.

Guztira 54 ikaslek FCT praktikak egin dituzte, 35 enpresatan. Eta 34 ikaslek DUALa amaitu eta 46 DUAL praktika berriak habian jarri dira (ikasleen %42a), 23 enpresatan. Hau datu pozgarria da baita ere.  Praktiken satisfakzioa 8 izan da batezbestekoa.
HETELekin batera 4 ikaslek ERASMUS+ programan parte hartu dute , Polonia , Txekia eta Herbeeretan, eta beraien satisfakzio maila 8 izan da baita ere.

Ikasle bat Robotikako espezializazio DUAL programan sartu da. (hemen informazio gehiago).

Bestetik berrikuntzako programa desberdinetan parte hartu da, konkretuki honako hauek:
• Automozio Tkgune.
• Fabrika digitala eta konektatua.
• Berrikuntza proiektuak:
HETELekin batera: Microfabrikzioa. BETEKU.
– Plastikoen iniekzioa Industria 4.0an
– 3D Printed Materials.
– Altzairu estanpazio beroko erramintak UHSS.

Ekintzailetasuna ere landu da, hori dela eta  TKNIKAko Urratsbat  eta IKASENPRESA programetan parte hartu dute ikasleak,

Jarraian, eta aldi oro, zuekin izango gaituzue,  gure berri emateko. Laster arte !!

 

Exit mobile version