MGEPeko Goi mailako zikloko ikasleak Ikasenpresan


Urtero bezela, aurten ere Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEPGoi mailako ziklotako 2. Mailako ikasleek, Ikasenpresa programak antolatutako azokan parte hartu dute. Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluaren baitan, ikasleek beraien Ikasenpresa sortu behar izan dute kurtsoan zehar. Horretarako, beraien enpresako negozio eredua eta negozio plana garatu dute, azokan, eginiko lana jendaurrean aurkezteko aukera izan dute.
Ikasenpresa, Tknika eta Eusko Jaurlaritzak garatutako programa bat da ekintzailetasuna sustatzeko asmotan sortua. MGEP, aspaldidanik da ekimen honetako parte eta aurten ere Eibarko jaian izan da ikasleek sortutako enpresa ezberdinekin.
Goizean goiz Arrasatetik irten eta Eibarren bakoitzak bere postua montatu du gainontzeko ikastetxeekin batera, guztira 300 postu ezberdin ikusi dira. Azokan beraien proiektuak aurkeztu eta besteenak ezagutzeko aukera izan dute. Aukera polita izan da ideia ezberdinak ezagutu eta sinergiak topatzeko.

Horrez gain, eszenatoki baten bakoitzak bere proiektua aurkezteko aukera izan du, Euskal Herri mailako irratiek ere elkarrizketatu dituzte Eskolako hainbat ikasle. Hemen esteka  (Ikasenpresa 14 minutua, MGEPeko ikasleak 18,5 minutua)
Ikasleen irudimen eta sormenak mugarik ez duela egiaztatzen du proiektu honek, denetariko enpresa motak sortu dira. Hona hemen enpresa bakoitzaren laburpen txiki bat:

Sareko informatika sistemen administrazioko goi mailako zikloa:
Jaigida: Euskal Herriko herri eta auzo ezberdinetako jai guztiak jasoko dituen web orria.

Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi mailako zikloa:
GreenHouse: Neurrira eginiko negutegi automatiko modularrak merkaturatzen dituzte.

Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako zikloa:
FoodPet: Etxabereei jaten emango dien banatzaile automatikoa garatu dute, telefonoko aplikazio batetik kontrolatu ahal izango dena.

Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi mailako zikloa:
Entxufes SA: Entxufe bakoitza forma autonomoan mugitu ahal izango den lapurra.
Eko-Mugi: Hirian zehar mugitzeko alternatiba berriztagarria proposatzen dute, eguzki plakez elikatutako ibilgailu batekin.

Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi mailako zikloa:
Suic SL: Stirling motorrak erabiliz, etxetresnak martxan jartzeko aukera ematen dute.
Belaisem SL: Hauek ere Stirling motorren bitartez enpresa bat argiztatzeko aukera saltzen dute.

Mekatronika industrialeko goi mailako zikloa:
Mekawatch: Enpresako mantenketa lanetarako diseinatutako erlojuak fabrikatzen dituzte. Aplikazio ezberdinak eskeintzen dituzte.
Hot Handle: Aterki berritzaile bat da beraien produktu izarra, eskulekua berotu egiten baita, egun hotzetan ere eskuak bero mantentzeko.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu