ASIR 1mailako ikaslea XabiPrietista webgunearen sortzaile



Heziketa-zikloa-sareko-informatika-sistemen-administrazioa ASIR 1 mailako ikasleak erronka txiki bat burutu dute Marka lengoaiako ikasgaian. Helburua webgune bat garatzea zen, HTML eta CSStan trebatzeko.  Erronka honetan aukera eman zitzaien lan librea egiteko.

Adierazgarria izan da Uxue Bazterrika ikasleak egindako lana, Xabi Prietista Sutsuak izenburuarekin, eta gutxi bada ere protagonista izan den Xabier Prieto Errealeko jokalariari zuzenean aurkezteko aukera izan duela, irudian ikusten den moduan, opari elkar truke egiten:

Uxuek aurretik beste ziklo batzuk egin ditu,  komertzio eta marketing arloan. Eta nabarmena da bere webgunean gehitu dituen atalak ikusita. Logo  txukuna eta merchandising materiala ere asmatu du, jarraian dauden irudietan ikusi daitekeen moduan.

Hemen Xabi Prietorentzat egokitutako logoa.

Eta hemen merchandigin-a. Batzuentzat tentagarria izango dena, seguruenik.

Diapositiva3

Beste ikasle batzuen lanak ere bertan ageri dira.  Aukeratutako gaiak maite dituzten afizio, kirol desberdinak izan dira, eta lan txukunak egin dituzte:

Leire Erañak adibidez  loreak aukeratu ditu gai bezala, eta loreen erabilera ugari erakutsi ditu norbera, etxea, mahaia eta hainbat txoko era berritzailean eta era dotorean apaintzeko. Danel Blancok berriz teknologiaren gaia aukeratu du , eta apple  ordenagailu eta gadgetak aztertu ditu.

Mikel Uribesalgo eta Julen Garciak maite dituzten kirolak aukeratu dituzte: skia eta saski baloia, beste hainbat bezala.
Hona hemen Mikel Iturrte et Idurre Escurzak aukeratutakoak: karatea eta futbola, biok praktikatzen dituzten kirolak.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu