2019ko martxoaren 2an, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 2.garren mailako Heziketa zikloko 45 ikasle bildu zituen beraien enpresako praktikak aurkezteko, FCT ak hain zuzen.
Honako espezialitateko ikasleak izan dira: automatizazio eta robotika industriala, sistema elektrotekniko eta automatizatuak, sareko informatika sistemen administrazioa , fabrikazio mekanikako diseinua, fabrikazio mekanikako produkzio programatzea eta mekatronika industriala.
Hona hemen ikasleak Mikel Garcia, Lanbide heziketako praktiken koordinatzailearen azalpenak entzuten.
Azalpen batzuk teknikoak izan ziren, akademikoak ere, besteak informatiboak eta asko, gomendioak noski. Aukera ondo aprobetxatzeko gomendioak!!
Beste ikasleen plano bat MGEPen antolatutako aurkezpen saioan
Enpresan praktikak (FCTak) martxoak 9an hasiko dira eta ekainak 1an amaitu. 3 hilabetez 35 orduz lana egingo dute astero. Guztira 30 enpresatik baino gehiago eskaerak jaso dira, eta enpresa guztiei ezin izan zaie zerbitzua eman. Ia hurrengoko DUAL praktikekin, hauek ekainak 2018an hasiko dira, eta urte betez luzatzen dira. Aukera ona ikasleentzat eta enpresentzat ere!