Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industriala eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak Goi Mailako zikloko ikasleak ABB-Niessen eta Saltoki enpresetan egon dira bisitan. Saltoki ABB-ko produktuen hornitzaile bat da, biltegi handi bat profesionalei zuzenduta eta material elektrikoak banatzen dituena. Biltegia ABB-Niessen enpresaren ondoan aurkitzen da, beraz egun berean Oiartzuneko bi enpresak bisitatzeko aukera paregabea izan da.
ABB-Niessen enpresan mekanismo elektrikoak (etengailuak, pultsadoreak, entxufeak, etab.) nola fabrikatzen diren ikusi izan dute. Oso automatizatua dagoen enpresa da (ekoizpen linea ezberdinak dituelarik) eta han egiten dituzte mekanismo hauek hasieratik bukaeraraino, behar diren pieza guztiak ekoiztuz eta guztiak elkarren artean lotu baita azkenengo produktura iritsi arte.
Enpresan robot asko dituzte baita , haien artean kolaboratiboren bat ere eta ikasleak interes handiarekin aztertu egin ahal izan dutela.
Gero Saltokira joan dira eta han biltegi bate en funtzionamendua ikusi ahal izan dute. Ikasleak ohitura dute material eskaerak egiten, MGEPen egiten duten ohizko ariketa bezala, eginez ikasi metodologia dela eta, baita hemen honek enpresan aktibatzen dituen prozesuak ikusi ahal izan dituzte zuzenean. Han ikusi dituzte elektrikzitarean inguruan profesionalek erabiliko hainbat material eta nola kudeatzen den biltegi erreal bat. Hau garrantzitsua da, beraiek duten enpresara orientazioa kontutan izanik.