MGEPeko Robotika eta Diseinuko goi mailako zikloko ikasleak LANBIDE HEZIKETA LABURREAN lehiaketako irabazleak
GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren bueltan, “LANBIDE HEZIKETA LABURREAN” lehiaketa antolatu da. Ikasleek, beraien Heziketa Zikloko espezialitatearen gaineko sorkuntza audiobisual bat egiteko aukera izan dute, semestreko erronka baten kokatua, eginez ikasi metodologian. Bertan, ikasten dabiltzan zikloaren nondik norakoak, egiten duten lana eta euren etorkizun profesionala norantz bideratu nahi duten adierazi dute.
MGEP-eko ikasleek aurkeztutako bideoek lehenengo eta bigarren sariak lortu dituzte Goi-mailako Lanbide Heziketako atalean. Automatizazio eta robotikako ikasleak izan dira irabazle (Aitor Urrutia, Josua Salazar eta Beñat Axpe) eta Fabrikazio mekanikoko diseinuko ikasleek lortu dute bigarren postua (Unai Perez de Arriba, Iñigo Nieto, Mikel Aranbarri, Josu Barreiro, Jon urizar, Idoia Romero eta Ander Molinuevo)
Diseinuko ikasleen lana: Unai Perez de Arriba, Iñigo Nieto, Mikel Aranbarri, Josu Barreiro, Jon urizar, Idoia Romero eta Ander Molinuevo
Robotikako ikasleen lana: Beñat Axpe, Aitor urrutia eta Josua Salazar
Hurrengo linkean ikus daitezke ikasleen sorkuntza lanak:
Zorionak!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu