Ibai Ibarreta naiz eta MGEPeko Goi mailako zikloko Sareko informatika sistemen administrazioa ikasten ari naiz. Orain, 2.garren mailako ikasturtea amaituta, Cork-en (Irlanda) nago goi mailako praktikak atzerrian burutzen, hau da, ERASMUS + bekarekin, hemen hiru hilabetez izango naiz. Tisalabs Limited deituriko enpresa batean nago praktikak egiten. Enpresa Internet of things (IoT) eta Big data analytics gaietan lana egiten du, eta nire kasuan, ioT buruzko proiektu bat esleitu didate. Tisalabs enpresa 2018ko Urtarrilean sortu zen eta Corken eta Marruekosen langileak ditu.
Corken 7 pertsona gaude, 5 praktiketan. Nire proiektuan adibidez Marruekoseko langile batekin lana egitea burutu zait. Lortu behar duguna da Raspberri batzuetan musika aplikazio moduko bat instalatzea gero Gymix izeneko enpresa batek erabiltzako, horrela Raspberriak duen tamainarekin edonora eraman dezakezu beraien irratia entzuteko.
Teknikoki azken erronkak eta praktikak eta MGEPen egindako lana ondo etorriko zaizkit oraingo lanak aurrera ateratzeko ere nahiz eta teknologia berriak ere erabili, ikasteko aukera ona. Oso esperientzia baliagarria iruditzen zait.
Hasieratik nuen gogoa Praktikak atzerrian egiteko, eta egia esanda, dena primeran doa.
Bestalde, lankidekin eta bulegokideekin oso gustora nabil. Corken hirian ere bai, oso pozik. Makina bat lagun egin ditut munduko toki ezberdinetakoak. Nire pisuan adibidez, 2 espainiar, 2 italiar, alemaniar bat, frantsez bat, nigeriar bat eta 2 euskaldun gara. Oso giro ona daukagu etxean. Astebururo planak egiten ditugu, inguruko herri batera joan eguna pasatzera, norbaiten etxera joan farra egitera, korrika egitera irten… eta oraindik antoltuko ditugunak ;-D