Iaz hasi ziren formazio hauek, eta Gipuzkoan, ADEGI-n, ematen den 3. formazioa da. Gaurkoan 20 enpresetako ordezkariak egon dira.
Formazioan Mikel García – Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile eta Goi mailako heziketa zikloko irakasleak parte hartu du.
Bertan ADEGI-ko Mikel Sarriegik, Confebask-eko Ainhoa Rotaetxek, Alberto Arranz – CIFP Bidasoa LHIIko Zuzendaria eta
Ramón Martinez de Murgia – Eusko Jaurlaritzako LH Sailburuordea egon dira.
Euskal Herriko Hezkuntza Sistema, Lanbide Heziketako nondik norakoak eta FPDUAL-aren ezaugarriak azaldu dira.
Kafearen ondoren, BCBL enpresako Ana Fernandez-ek beraien esperientzia kontatu du.
Eta amaitzeko, enpresako ordezkariekin mahai inguruak sortu dira enpresako instruktoreek izan beharreko ezaugarriak eta ikastetxeekin mantendu beharreko erlazioen inguruan.
Instruktoreen ezaugarriekin lotuta, eta hainbat ikerketen ondorioz hurrengoak izan behar dituztela argi gelditu da: Pazientzia, Enpatia, Bokazioa, Borondatea, Motibazioa, Esperientzia (pedagogikoa ere bai), Entzuten jakitea eta nolabait, aitatxo/amatxo bat izatea
Eta enpresak eta ikastetxeak duten erlazioarekin lotuta irten direnak:
• Ondo ikusten dute administratiboki ematen diegun laguntza, baina batzutan arautegiari dagokionez informazio falta badutela ere sentitzen dute. Batez ere arazoren bat sortzen denean, askotan ez dakitelako nola jokatu eta ikastetxera jo behar izaten dutelako.
• Ikasleen jarraipena egiterako orduan erraztasunak izatea eskolekin harremanetan jartzeko (adibidez plataforma baten bitartez…). Gure partetik ere ulertzen dute denbora asko behar izaten dugula ikasleen jarraipen egokia eramateko.
• Ikaslearen informazio gehiago ere eskatzen dute, zer ari den ikasten, zer irakatsi beharko lieke enpresan…
Beraz, guk ere gure etxekolanak batu ditugu.
Amaieran, jardunaldia oso positiboa eta aberasgarria izan dela ondorioztatu da denon partetik eta horrelako jardunaldiak denontzat komenigarriak direla.