Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arrasateko Udalarekin elkarlanean, Kultura Digitala Astea antolatu du. Tailer eta hitzaldi ugari egin dira Biteri plazan, eta aprilaren 25ean konkretuki, telefono mugikorretako segurtasunaren inguruko hitzaldia eman zuen Itziar Perezek, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko goi mailako heziketa zikloko Informatikako irakasle eta ziber-segurtasunean aditua. Hona hemen honen inguruan sortutako bideoa.
Segurtasuna nire mugikorrean? (Itziar Perez)
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko goi mailako heziketa zikloko Informatikako irakasle den Itziar Perez, hitzaldiaren une batean
Entzuleen artean hainbat neska-mutil eta guraso batzuk izan ziren, eta adi jarraitu zituzten Itziarren aholkuak eta ezagutzak, gaur egun teknologi berriak direla eta, arriskuz inguratuta baitgaude. Hona hemen Mondraberrin argituratutako berria.
Kode-Eskolak jarritako karpan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleek “Eginez ikasi” metodologian oinarritutako hainbat proiektu edo erronken emaitzak ikusgai egon ziren ere.
Kode Eskolako karpan “eginez ikasi” metodologian oinarritutako hainbat proiektu edo erronken prototipoak