Mondragon formación profesional

Heziketa zikloko (FP) Goi mailako zikloko diploma banaketa ekitaldia MGEP-en

Ekainaren 21ean Heziketa zikloko (FP) Goi mailako zikloko diploma banketa ekitaldia antolatu zen MGEP-en.

Ekitaldiari Gorka Aretxaga, Heziketa zikloko (FP) Goi mailako zikloko koordinatzaileak eman zion hasiera, harrera eginez eta ikasleak biziki zorionduz, festa ekitaldia zela adieraziz.

Bertan heziketa zikoetako ikasleek beraien tituluak jasotzeaz gain, Gorka Herranz-ek DANOBAT taldeko Soraluce S. Coop-ko Ikerketako langileak, bere lan ibilibidearen hitzaldia entzuteko aukera izan zuten.  Gorka Herranz MGEPeko ikasle ohia da, bai Ziklotakoa (ASIR) eta Ingeniaritzako, Informatikako Gradua baitu.

Hasieran, Soraluce S. Coop enpresa deskribatu zuen. Erabiltzen den makinaria, langile kopurua, departamentuak, zentruak…

Gorkak gurekin konpartitu zituen aurkezpena eta bideo hauek, ondo azalduz Industria 4.0 zer den, eta zeintzuk diren bere enpresak, Soralucek hain zuzen, honen inguruan dituen erronkak. Hona hemen aurkezpenean erabilitako bideoak:   Coroma (Human machine and robot collaboration – www.coroma-project.eu ) – Coroma bideoa  eta Soraluce Digitl bideoa

Ikasleak oso gustuko izan zituzten bere azalpenak, alde batetik bere ikerketako lanenak baina baita ere bere bizitza profesionala gertutik ezagutzeko aukera izateagatik (zikoko ikasle, Gradukoa, Erasmus ikaslea praktikak atzerrian egin zituelarik, Birminghamen hain zuzen , DUAL ikaslea (Alecopen, Ulman eta Soralucen), lan Ikaste partekatzea bere ibilbidean oso garrantzitsutzat deskribatu zuelarik, eta orain, azkenik, Master online-ko ikasle bezala ere).

Carlos Fernandez, Sistema elektrotekniko eta automatizatuak ikasi duen ikasleak, MGEPeko goi mailako ziklotako ordezkari bezala hitz batzuk esan zituen. Hemen hurrengoko argazkiak, Gorka Herranz eta Carlos Fernandez.

Diapositiva2

 

Gero, Carlos Garcia, MGEPeko koordinatzaile nagusiak hartu zuen hitza eta ikasleei hainbat gomendio eman zizkien, besteak beste, ikasteko gogoa eta kuriositatea bizirik mantendu dezaten. Eta amaitzeko MGEP bidelagun izan zezatela eskatu zioen.

Ekitaldiari amaiera eman zitzaion diploma banaketarekin. Haritz Barrutia eta Osane Lizarralde, ziklotako Mekatronika industriala eta ASIRreko koordinatzaileak ere, irakasleen ordezkari bezala, diploma bnaketan parte hartu zuten.

Diapositiva1
Presentación1

Hemen ikasle batzuk beraien diplomekin:

Diapositiva3

 

Eta azkenik, hona hemen diploma eskuan zutela, gerturatutako ikasle talde bat.

 

 

 

Exit mobile version