2018ko ekainaren 18an, Siemensek urtero egiten duen prototipo automatizauen lehiaketa ospatu zuen Madrilen.
Lehiaketa honetarako, 40 ikastetxe aurkeztu ziren eta bertatik 10 semifinalista aukeratu zituzten, hauen prototipoen bideoen arabera:
bertan ikusi daitezke 10 semifinalisten bideoak.
MGEP-k aurkeztutako bideoa:
10 semifinalista horietatik 4 izan ziren hautatuak Madrilen Siemens-eko saria jasotzeko, horien artean Endika Marqués Martínez eta Iban Villar Pérez, MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak.
MGEP-ek 4. postua jaso zuen “Produktu klasifikatzaile” proiektuagatik. Eta ekitaldearen bideoa hemen ikusgai.
Saria batzera Endika Marqués Martínez eta Iban Villar Pérez, MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak; Angel Alonso Alonso , MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko irakaslea eta Oihane Lameirinhas Ortuoste, bideoa garatu duen Informatikako MGEPeko ikasle eta bekaduna.
Ebentuaren bideoa:
Sarien ondoren, lunch-era gonbidatu zituzten parte-hartzaileak.
Informazio gehiago proiektuarekiko hemen.