Hona hemen Ibon Arroyo, Goi mailako zikloko Sistema Elektrotekniko eta Automizatuetako ikasleari egindako elkarrizketa:
1. Zergatik aukeratu zenuen Goi mailako Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak? Eta, zergatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan?
Aurretik Mekatronika zikloa egina nuen baina pentsatu nuen ziklo honetan ikasitako ezagutzaz erraztu egingo lukela etorkizunera begira arlo honetan lanbide egonkor bat bilatzeko aukerak. Elorrion biziaz, Arrasate nahiko gertu bilakatzen da, eta bestalde errefentzi onak izan nuelako, bertan izandako beste ikasle batengatik ziklo honi buruz.
2. Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?
Joan zen urtetik ETHAZI metodologiaz, erronka bidez murgildu gera. Joan zen urtean adibidez hiru erronka aurrera eraman geniyuen: etxe bateko instalazio elektrikoa, telebista Yagiuda antena baten azterketa, eta ur ponpa baten instalakuntza eta kontrola. Aurten berriz bi erronkaz aritu gera: txalet baten automatizazioa eta autobide tunel bateko kontrola.
3. Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?
Lehenik ikasleen arteko sortu lantalde giro jatorra. Honetara asko lagundu du taldeko ikasle kopurua murritza izatea.
Bestalde goi aipatuko nuke gure eskutan jarritako baliabideak eta materialak.
Gaur egun, Iban Arroyo Mondragon Assembly enpresan dago bere FCT praktikak egiten.