Unai Zunzunegi, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko heziketa zikloko bigarren maila bukatu du eta DUAL programan parte hartu duenez, bere lekukotza partekatu nahi dugu:
1. Zergaitik aukeratu zenuen PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA heziketa zikloa? Eta, zergaitik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan?
Erdi mailako zikloa egin eta gero goi mailako bat egitea pentsatu nuen. Zalantzan egon nintzen Diseinoko zikloan hasi edo hemen, azkenean Produkzioaren Programazioa hartu nuen. Gustura nabil.
Arrasateko eskola, MGEP, hartu nauen bere ibilbideagatik, tradizioa eta baita etxean gomendatu zidatelako.
2. Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?
Bai, interesantea da, polita da, bereziki bigarren mailako Erronka. Oso esperientzia positiboa bai lehenengo mailan eta bereziki bigarrenean produktu konkretu bat egiten dalako, aurten Stirling Motore didaktiko bat. Talde lana (koordinazioa, elkar konpontzea, eta abar..) izan da zailena lan hauetan, baina konpondu gara.
3. Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?
Ikasketak egin nituen bitartean DUAL moduan COPRECIn egon naiz. Oso konforme egon naiz bertan, nahiz eta egia da, batzuetan nahiko lanpetuta ibili naiz. Hori bai, asko ikasi dot. Denbora gutxi izateak eta lan luzeak izanda gehiago zentratzea ere ikasi dot.