Mondragon formación profesional

Mondragon DUAL bilera orokorra MGEPen

MONDRAGON DUAL ekimena abian da, eta hori dela eta, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Mondragon korporazioko hainbat enpresen ordezkariak bildu dira DUALaren inguruan ezaugarri gakoak identifikatzeko. Adostasun osoa egon da DUALa ezinbesteko tresna baliagarria dela enpresak talentua erakartzeko, eta era berean, Ikasleen formazio prozesua indartzeko.

Hona hemen MU telebistan egindako erreportaia, MONDRAGON DUAL ekimenean Mondragon Unibertsitate (MU)  osoa sartzen da, eta  Mondragon Goi Eskola Politeknikoari dagokion atalean, Goi mailako zikloak, Graduak eta Masterrak kontutan izaten ari dira, besteak beste.

Ikasketak txandakatuz heziketa zentroan eta enpresan
Hona hemen MONDRAGON Korporazioko zein enpresatan dauden MGEPeko Goi mailako ziklotako ikasleak:
Diapositiva1
TU Lankiden argitaratutako berria.
Exit mobile version