Kaixo, emaiguzu zure izena mesedez eta ia zein Goi Mailako Heziketa Zikloa egiten ari zaren Mondragon Goi Eskola Politeknikoan.
Ni Jon Odriozola naiz. Legazpian bizi naiz eta Txikitatik kirola eta informatika gustokoak izan ditut. Hemezortzi urte ditut eta lau urtekin judoan hasi nintzen nire anaia handia bertan zegoelako. Gaur egun ASIR ikasten ari naiz Mondragon Eskola Politeknikoan, DUALa egiteko asmoarekin.
Zergatik aukeratu duzu ASIR ikastea? Zein izan da zure motibazioa?
Txikitatik teknologiarekin erlazionatuta dagoen guztia gustatzen zait, etxean nire ordenagailua irekitzen nuen, interneten informazioa bilatzen nuen, etab. Guzti hori kuriositate hutsaz egiten nuen baina asko gustatzen zitzaidan eta konturatu nintzen informatika munduan sakondu nahi nuela.
Eta zu Legazpikoa zara ezta? zergatik MGEPen?
urrunera joateko ideia nuen, baina entrenamenduak direla eta etxetik gertu gelditzeko aukera hautatu nuen. Mondragon zergatik? Bertan ikasi duten lagunak, gomendatu egin zidaten zentroan gustora egongo nintzela esanez.
Zer moduz dijoa ikasturtea? Ze gauza azpimarratuko zenituzke?
Ikaragarrizko aldaketa somatu det lehenago urtetik honea. Nire kasuan aldaketa askoz ere hobeagora egin du, gustoko gauzak egiten ditut gelan eta bertan dagoen giroarekin oso pozik sentitzen naiz. Azpimarratzekoa da, praktika gehiago egitean gehiago ikasten duzula.
Bai, judo, jiu-jitsu eta defentsa pertsonala egiten dut eta duela bi hilabete europako txapelketan parte hartu nuen. Esperientzia oso polita izan zen, ikaragarrizko amorruarekin izuli nintzen zeren eta lehen borrokaldia galdu ondoren, hozten hasi nintzenean saihetsa fisuratua nuen. Ondorioz ezin izan nuen ondorengo borrokaldira atera. Hala ere oso kontentu eta esperientzia gradu handiago batekin.
Ondo moldatzen zara ikasketak eta kirola uztartzen? Zein da zure sekretua?
Ez da erraza eta kirol bakoitzak dedikazio ezberdin bat exijitzen du. Nik dudan esperientziagatik gomendatzen det beti ikasketak eta kirola bi mundu ezberdinetan banatu behar ditugula. Entrenamenduak galtzea ikasteagatik batzuetan beharrezkoa da baina are hobeagoa da ondo planifikatzea, era horretan entrenamenduak oso ondo etortzen zaizkizu ikasketako mundu horretatik pixka bat ateratzeko eta era berean barrenak hustutzeko eta norberaren eguneroko kezkak arintzeko .
Primeran Jon, mila esker gurekin egoteagatik eta ekin gogor bai ASIR ikasketen eta kiroleko erronkei ;-D