Ainhoa Ullibarriarana eta ni Summa Aladpetara gindoazela, Donostiara elkarri galdetu genion ea zein motibazio eduki dezakeen Donostian batxilergoa ikasten ari den ikasle batek Arrasate edo Oñatiraino etortzeko, hau da Mondragon Unibertsitatera, Goi mailako ziklo bat ikastera? Zergatik egin goi mailako zikloa Mondragon Unibertsitatean? Edo Ainhoaren kasuan, Enpresagintzan.
Eta azaroaren 21ean, Donostiko Summa Aldapetako ikasleekin konpartitu genituen bururatu zitzaizkigun ideiak.
Aurkezpena laburra egin nahi genuen, ostean dudak argitzeko . Aurkezpena, enpresa ezberdinekin daukagun lotura azaltzen hasi ginen, eta horrek daukan garrantsia, eta hauek eskatzen zituzten konpetentzia teknikoetan islatutako praktikotasuna azaltzen eta dibideak jarriz. Bestetik, gure erronketan egin genuen parada, hau da, proiektuetan oinarritutako formakuntzan (eginez ikasi metodologia jarraituz). Eramus+ DUAL praktiketan oinarritutako heziketa-modeloa errepasatu genuen ere.
Ainhoari enpresagintza arloko goi mailako zikloetako graduak azaltzea egokitu zitzaion eta niri Mondragon Goi Eskola politeknikokoak.
Hemen, Ainhoa eta ni Summa Aldapetan ateratako argazki batean:
Eta hemen protagonistak. Esan bezala, hitz egindakoa beteta, espero dut zuen gustukoa izatea. Zuek ezagutzea plazer bat izan da!