Pasa den astelehenean Donostiko Tabakalera eraikuntzan 42. edizioko Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatu ziren eta sarituen artean gure MGEPeko Goi mailako Heziketa Ziklotako (GMHZ) bi ikasle izan genituen: Jon Rodriguez, Mekatronika Industrialeko ikaslea eta Markel Irazu, Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuko ikasleak.
Kutxa sariak ikasketa amaierako espedienterik hoberentzako izaten ohi dira eta bi ikasle hauen ikasketak bikainak izan dira azken bi urteetan. Bestalde, aipatzekoa da bi ikaleak DUAL formakuntzan izan direla, bata Fagor Arrasaten eta bestea Maylor-en hain zuzen, emaitza onak emanez.
Lanbideko Goi mailako Heziketa zikloko sare ezberdinetako 103 ikaslek jaso zuten Kutxa Saria, – Hetel, Ikaslan, eta Izea– eta Mondragon , EHU, Deustu, Tecnun, Musikene unibertsitate ikasketetakoak izanik.
Jon Rodriguez-en saria bere neska lagunak jaso zuen, Jon Alemanian bait dago Fagor Arrasateko linea bat muntatzen. Markel Irazuren kasuan bere senide batek jaso zuen.
Zorionak denei, eta bereziki gure MGEPeko GMHZ bi ikasleei!
Bertan Juanjo Alvarez, Ander Aizpuru, Fernando Tapia eta Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko kontseilaria besteak beste egon ziren hizketaldiak bideratzen eta sariak banatzen.