Mondragon formación profesional

MGEPeko Goi mailako Heziketa zikloko Mekatronika industrialeko ikasleak HMI eta PLC bidez kontrolaturiko zirkuitu elektro-pneumatikoa bideratzen

Kurtsoa aurrera doa eta MGEPeko Goi mailako Heziketa zikloko  Mekatronika Industrialeko 2.mailako ikasleek erronkaka bideratzen ari dira Sistema Mekatronikoen Konfigurazioko moduluan. Gaur egun automatizazioa edonon aurkitu genezake, edozein makina edo prozesu industrialetan beraz, prestatu egin behar ditugu bertan azalduko zaizkien dispositiboak konektatu, programatu eta martxan jartzeko.

Helburu hori lortzeko, lehen erronka aurkeztuko dizuegu, non makina baten simulazioa zirkuitu elektro-pneumatiko baten bitartez bideratuko den. Makinaren kontrola Siemens S7-1516 baten bitartez egin ahalko   dute eta makinaren hainbat parametro HMI-ukipen pantaila baten laguntzaz aldatzeko aukera ezarriko dute.

Ikasleek makinaren funtzionamendua zein den barneratu ondoren sistema mekatronikoa muntatu, programatu behar diren dispositiboak programatu, sistema martxan jarri eta akatsen zuzenketa egingo dute, lantegi erreal batetan mekatroniko industrial batek egin behar dituen lanak simulatuz.


Horren lekuko ikasleek bideratutako bideo bat erakusten dugu. MGEP-eko Mekatronikoak Prest Lanerako!

 

Exit mobile version