Mondragon formación profesional

MGEPeko goi mailako heziketa zikloko Mekatroniko ikasleak Orkli enpresan bisitan

Urtarrilak 29an Ordizia eta Arama herrietan kokatua dagoen ORKLI enpresa bisitatu genuen MGEPeko Goi mailako heziketa zikloko Mekatronik industrialeko 2.mailako  ikasleak.

ORKLI berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da. Hiru negozio ditu: Berokuntza eta etxeko ur beroa, Segurtasun termoelektrikoa eta Ur-beroketa

Hasiera batean bilera gela batean izan dugu. Asier Lekuonak, Giza Baliabidetako arduradunak, ORKLI enpresa azaldu digu eta bideotxo bat ikusiz bere produktu eta negozioak azaldu dizkigu.

ORKLI-k 2 planta nagusitan negozioak ditu banatua eta guk bisitatu duguna ur-beroketarako sistemen produkzioa eta muntaia izan da, Araman dagoen planta.
Galdaretako erretze-sistemak, balbulak, irtenbide hidrauliko ia gehienak diseinatu, fabrikatu eta muntatzen dituzte. Gure  ikasleak 3 taldetan banatu dira eta bakoitzak lantegiko arlo desberdin bat ikusteko aukera izan du: estanpazioa, muntatzeko lerroak eta mekanizazioa.

Ekoizpena zein  automatizatua duten zuzenean ikusteko aukera izan da. Ikasleak 2. Mailan lantzen ari diren moduluen aplikazioak ikusi dituzte hala nola, Ikusmen artifiziala, Robotika Industriala, SCADAk, sare industrialak, pneumatika eta hidraulikaren aplikazioak, fabrikazio prozesuak estanpazioaren bitartez besteak beste.

Primerako bisita izan dugu Ordizi-Araman, eta eskertzekoa Asier Lekuonak eta bere lankideek emandako azalpenak.

 

 

Exit mobile version