ATHLONen lanean dagoen MGEPeko ASIR Informatika ikasle DUALaren testigantza
1.-Emaiguzu zure izena mesedez eta zein ziklo egiten ari zaren.
Ni Iñaki Ayala naiz eta goi mailako Sareko Informatika Sistemen zikloko 2. maila ikasten ari naiz. 10 urte lan egin ondoren, goi mailako ziklo bat ikasteko gogoa sartu zitzaidan, informatika munduan batez ere, beti gustuko izan dudalako eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa aukeratu nuen.
2.-Eta zer moduz ikasketetara bueltatzea? Nola sentitu zara ikasle bezala? Aldatu al da ezer?
Egia esan nik uste baino hobeto, baliteke orain arduratsuagoa izatea eta horrek ikasketak hobeto eramaten lagundu izana. Bestetik, informatika mundua asko urte batetik bestera asko aldatzen da, pentsatu zenbat aldatuko zen 10 urtetan. Ikasketa eredua ere gaur egun askoz praktikoagoa da eta nik esango nuke askoz gehiago ikasten dela.
3.- DUALean zaude ezta?
Lehenengo maila bukatu bezain laster, 2018ko ekainean hasi nitzen DUAL formazioan, nire kasuan Athlon enpresan eta oso gustura nago, giro oso ona daukagu enpresan.
4.-Zein izan da zure instruktorea ENPRESAn?
Judith Eraña da nire enpresako instruktorea. Enpresan pasatako lehenengo bi egunetan aurreko urtean nire ziklo berdina egin zuenaren laguntza eduki nuen eta gero, ni bakarrik moldatu naiz informatikari gisa enpresan, nahiz eta aukera dudan kontsultak egiteko gure soportea eramaten duen enpresari eta unibertsitateari, horretaz aparte dokumentazioa ere erabiltzen dut.
5.-Zein da ENPRESAren lan esparrua?
Ni dualean nabilen enpresaren lan esparrua bizi dugun garai honetan, beraien erronka handia ohitura osasungarriak sustatu eta pertsonaren ongizatea bermatzea da. Gizartearen ongizate maila hobetzen laguntzea, pertsonak lagunduz ohitura osasungarriak bereganatu eta garatu ditzaten.
6.-Eta zein da zure saila edo lantaldearen lan esparrua. Zein motatako lanak egin dituzu epe honetan?
Apur bat denetik egiten dut, gure zikloan ikasitako dena jorratzen dut, gehienbat zerbitzarian mantentze-lanak, web orrian aldaketak, datu baseen eta ordenagailuen mantentze-lana egiten dut. Horretaz aparte, erabiltzaileei zerbitzua ematen diet, momentu honetan enpresa hazten doa eta 60 langiletik gora daude, bakoitzak bere ordenagailua erabiltzen du eta horrek hainbat arazo sortzen ditu.
7.- Ondo moldatzen zara ikasketak, lana eta aisialdia uztartzen?
Hasiera baten ez dakizu nola moldatuko zaren ikasten eta lanean, baina denetara ohitzen zara eta egia esan nahiko ondo eraman ditut bi gauzak, gogoa izanez gero eta ondo antolatuta ez dago arazorik.
8.-Esaguzu mesedez zer eskaini dizun ENPRESAn praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?
Nire kasuan, enpresan informatikari bakarra izateak urduritasun puntua ematen dizu, ez dakizu zein arazo izango dituzun eta gai izango zaren irtenbidea bilatzeko, baina guzti hori erronka moduan hartuta asko motibatzen nau. Orduan konturatzen zara arazoak konpontzeko gaitasuna daukazula eta pertsonalki poza ematen dizu. Lehen esan dudan bezala, ikasgai gehienak ukitzen ditut praktikak egiten eta horrek klasean emandako dena praktikan jartzeko aukera ematen dit. Oso gomendagarria da dual formazioa egitea, urte osoz ikasteko aukera ematen duelako.
9.-Eta zer moduz orain? Informatikarekiko grina areagotu egin zaizu?
Egia esan beti izan dut informatikarekiko grina, baina azken bi urteetan areagotu egin zait, ikasten eta lanean egon ondoren pasioa handitzen joaten da eta. Nire hurrengo urteko asmoa, zibersegurtasunean sartzea eta mundu hori jorratzea da, gaur egun geroz eta garrantzitsuagoa delako segurtasuna enpresetan.
Eskerrik asko Iñaki zure esperientziaren berri emateagatik, eta zorte on zure hurrengo erronka pertsonalean !!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu