Mondragon formación profesional

Goi mailako Heziketa zikloak Enpresen Ate Irekien Jardunaldia antolatu dute MGEP-en

Otsailaren 6an MGEP-en Goi mailako zikloen  Enpresen Ate Irekien Jardunaldia (EAIJ) ospatu zen Eskola-Enpresa arteko harremana areagotzeko asmoz.  Ezaguna da MGEP eta enpresa sarearekin duen harreman estua, baina  beste pauso batzuk eman nahi genituen Goi mailako Heziketa Zikloetatik eta horretarako bailarako enpresekin jardunaldia burutu genuen, ikasleek hezkuntza prozesuen oinarri bezala erabiltzen duten  hezkuntza eredua ezagutu dezaten, ikasleek erabiltzen duten  instalazioak eta ekipamenduak ikusi eta batez ere ikasleek  benetako protagonistak izanik, beraiek burututako proiektu, erronka, produktuak ezagutu ditzaten zuzenean beraien azalpenak jarraituz.

Hurrengoa izan zen egitaraua:

Gorka Aretxagak heziketa ziklotako koordinatzaileak egin zuen jardunaldiaren sarrera.  “Egiten ikasi” hezkuntza eredua azaldu zuen eta DUAL lan taldea aurkeztu enpresako ordezkariei. MGEPeko Goi mailako heziketa zikloak aurkeztu ziren eta baita  praktiken programak: lan-ikaste partekatzea (LIP), FCT eta DUAL.

Hemen Gorka Aretxaga (MGEPeko GMHZko koordinatzailea) , Itsaso Buruaga (Administrazio eta finantzak),
Beñat Azketa eta Osane Lizarralde (GMHZko Praktiken koordinatzaileak)

Jarraian Nikolas Sagarzazu Alzua Jauna, Planifikazio eta Antolakuntzako (Hezkuntza) Eusko Jaurlaritzako zuzendariaren aurkezpena egin zuen, MGEPeko koordinatzaile orokorra den Carlos Garciak.

 Carlos Garcia (MGEPeko koordinatzaile orokorra), Nikolas Sagarzazu (Planifikazio eta Antolakuntzako (Hezkuntza) Eusko Jaurlaritzako zuzendaria) aurkezten duen momentuan, ondoan Iñigo Larrea, MONDRAGONeko ordezkaria EAIJ 2019 jardunaldian, praktika on bat aurkeztuko zuelarik

Hainbat enpresetako arduradunek eta barne kolaboratzaileek praktika onak aurkeztuko zituzten. Amaitzeko Nikolas Sagarzazu jaunari hitza eman zitzaion.

MONDRAGON, ULMA PAckaging, EKIDE GROUP, PMG POLMETASA enpresetako ordezkariak,
MGEP eta EUSKO JAURLARITZAKO GMHZ arduradunak, beraien aurkezpenetako gunetan

Atsedenalditxo baten ondoren, MGEPeko goi mailako zikloetako laborategiak eta tailerrak bisitatu ziren, tituluko koordinatzaileak gidariak izan zirelarik, baina batez ere ikasleak izan ziren protagonistak, beraien erronkak aurkeztu bait zituzten, eginez ikasi metodologiarekin egindakoak.

Hemen irudi batzuk laburbilduta:

Bisitatzeko aukera izan ziren  MGEPeko Laborategi eta tailerrak

Eta hona hemen guk prestatutako ikus-entzunezko lana:

Enpresentzako ate irekiak Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi Mailako Heziketa Zikloetan

Eta azkenik, ekitaldiaren berri hedabidetan:

TU LANKIDE, MONDRABERRI, MUko webgunean,   GOIENA,  DIARIO VASCO,  …

Eta hemen, GOIENAk prestatutako ikus-entzunezko lana:

Enpresendako ate irekien jardunaldia Mondragon Goi Eskola Politeknikoan
Exit mobile version