Mondragon formación profesional

MGEPeko Mekatronika GMHZko ikaslea Tablet batekin saritua

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) 1.mailako Mekatronika industriala GMHZko ikaslea den Urko Aiartza Uribe-etxebarria izan da 10″ ko Tableta irabazi duena.

Hilabete honetan galdeketa eta  lehiaketa bat jarri genuen abian, MGEPeko GMHZko webgunean eta blogaren edukien inguruan, eta atzo zozketa egin genuen emaitz egokiak bidali zituzten ikasle guztien artean.

Gaur berriz  Haritz Barrutia, Mekatronika industriala ko MGEPeko tituluko koordinatzaileak eta Osane Lizarralde,  Informatikako ASIR tituluko koordinatzaileak, GMHZko ordezkari bezala, saria banatu diogu ikasleari.

Pozik batu dut 10″ ko  Samsung Galaxy Tableta, irudian ikusi daitekeen bezala.

Inkesta eta lehiaketan 131 MGEP- GMHZko ikaslek parte hartu dute.  %82 fin aritu dira eta erantzun zuzenak bidali dizkigute. Hona hemen gure tituluak GMHZan:

Webgunean erabilera, aldaketa berriak egin genituenetik, %74koa izan da, eta blog-a, %32tik pixkanaka goruntz egin du, baina oraindik %61-ek soilik gerturatzen dira bertara.  Gustukoen dituzten edukiak:  honako hauek izan dira: 1-enpresan praktikak, DUALa barne (%72)  , 2- ikasleen esperientziak eta testigantzak  (%21) eta azkenik 3- Atzerrira joateko aukerak (%7).

Etorkizunera begira, interesatuak daude irteera profesionaletan, ibilbide profesionalak. Mila esker guztioi parte hartzeagatik eta kontutan izango situgu bidalitako gomendio mordoxka.

 

Exit mobile version