MGEPeko GMHZko automatizazio eta robotika industrialeko ikasleak Ulma Packaging bisitatzen
2019ko martxoaren 22an, Heziketa Zikloetako Mondragon Goi Eskola Politeknikoko, Automatizazio eta robotika industrialeko ikasleak Ulma Packaging enpresara egin zuten bisita, Oñatira, non hango UPTC instalazioak bisitatu zituzten.
Nahiz eta bisita laburra izan zen oso aberasgarria izan zen, ikasleek ikusi zutelako klasean egiten dutena benetan enpresetan erabiltzen dela. Eta gainera zikloan aurrerago ikusten dituzten eduki batzuk ere ikusi ziren, ondo etorriko dena klasean ikastean hobeto uler daitezen.
Helburua automatizazioa lantzen den enpresa batetan egiten diren lanak ikustea zen, eta horrekin batera erabiltzen diren elementu elektrikoak ikustea (sentsorea, eragingailuak, babesak, driverrak, bariadoreak, etab.) ikustea. Gainera Ulma Packaging-ek egiten dituen makina eta proiektu desberdinak ikusteko aukera izan zuten, batzuk ere martxan ikusi zituztelarik.
Eskerrik asko denagatik!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu