Mondragon formación profesional

MGEP-eko goi mailako heziketa zikloko Mekatronika industrialak Ulma Packaging bisitatzen

Martxoak 27an goiz aldean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ)  Mekatronika Industrialeko ikasleak, Oñatiko Ulma Packaging enpresa bisitatu zuten. 46 ikasle batu ziren Ulma ezagutzeko gogoarekin. Hasiera batean Esther Ugaldeak, Giza Baliabideko arduradunak, ongi-etorria eman die eta barneko bilera batean batu ditu Ulma Packaging enpresaren ezaugarri nagusiak azaltzeko. Ulma Packaging-en esparrua, edozein dendatan erosten ditugun produktu mota ugari sartuta dauden elikagaien ontziratzeak bideratzen dituzten makinak/lineak diseinatu, fabrikatu eta muntatu egiten ditu.

Oñatiko Garibaiko lantegian produktuaren araberako bi pisu, ontziratze bi prozesu desberdinak erabiltzen dituzten  muntaketa lineak ikusi dituzte ikasleak: Flowpack eta Termoseilatu prozesuak. Unai Egaña, Flowpack Lineako Fabrikazioko zuzendaria, eta Imanol Armentes, Termoseilatuko Zelulako Kudeatzailearen azalpenak direla medio, materialen jasotze eta biltegiratze prozesuetatik, muntaia osoko atal desberdinak ikusi dituzte eta hutsaren bitartez eta prozesu desberdinen bitartez produktuak ontziratzeko aukera desberdinak ikusiz.

Flowpack eta Termoseilatuaren arteko desberdintasunak ongi azaldu dizkiete eta lantegiko plangintza eta baliabide pertsonal naiz materialen kudeaketa LEAN prozesuen bitartez zer nolako hobekuntzak lortu dituzten adierazi diete ikasleei. Makinak ez dira denak berdinak baino diseinu homogeneizatuak direla medio badaude antzeko atalez osaturiko hainbat makina. Azken aldian, bezeroek “proyecto en mano” deritzan proiektu nagusiak eskatzen hasi zaizkie eta betiko makinetatik at, robotak eta hainbat paletizatze prozesuak eskaintzen hasi dira Ulma Packaginekoak.

Dagoenik DUAL prozesuan dauden ikasleak ere ikusi ditugu eta egia esan beraien partetik lantegiko giroa ezin hobea dela azpimarratu digute. Garbitasuna ere toki guztietan ikusi da. Mekatronikako ikasleak montadore perfilarekin erabat lerrokatuta daudela ikusteko aukera izan dute muntaketa zonaldean.

2 ordu igaro ditugu Ulma Packaging bisitatzen eta azken txanpan, sarrerako eskaileretan argazkia atera dugu Esther Ugaldea eta joandako 3 irakasleekin batera. Eguraldiak ere lagundu digu egun berezi bat lortzen.

Exit mobile version