MGEP ASIR Informatikako goi mailako zikloko ikasle ekintzaileak Whimsy web designers enpresa sortzen


Kaixo, Olatz Alberdi, Uxue Bazterrika, Leire Eraña eta Idurre Escurza, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Sareko Informatika Administrazio Sistemen goi mailako zikloko (ASIR) bigarren mailako  ikasleak. Ikasturtean Enpresa eta Ekimen Sortzailea  (EIE, Emprea e Iniciativa Emprendedora gazteleraz) izeneko ikasgaian enpresa bat zerotik muntatzeko erronka sortu zitzaigun.

Orduan, gelako lau kideok elkartu ginen. Hasiera batetik argi geneukan web orrialdeen inguruko enpresa bat sortu nahi genuela, izan ere, gaur egun, enpresentzat zein ekintzaileentzat oso garrantzitsua da sareko presentzia on bat izatea.  Beraz, Whimsy-k eskaintzen dituen zerbitzuak hiru pakete ezberdinetan bantu genituen: oinarrizkoa, erdi mailakoa eta pakete osoa, baita hosting zerbitzu bat ere.

Aipatutako hiru pakete hauek helburu zehatz batekin sortu genituen; era guztietako publikoetara iristeko aukera ematen zigulako, edozein aurrekontu zein beharretara moldatuta. Gainera, hosting zerbitzu bat eskaintzea erabaki genuen, gurekin web orrialde bat sortu dutenentzat zein zerbitzu hau behar duten beste edozein erabiltzailerentzat. Honela, gure bezeroei web orrialde bat sortzeak dakarren prozesu guztia erraztu eta kudeatuko genioke.

Proiektu hau posible izateko, hiru fase ezberdin bete genituen enpresa zerotik poliki-poliki sortuz. Lehenik eta behin, enpresaren bideragarritasuna, izan lezakeen aukerak eta arrakasta aztertu genituen.

Ondorengo fasean enpresaren estruktura eraikitzen hasi ginen. Honetarako enpresaren izena aukeratu genuan, Whimsy web designers. Izen erakargarri zein zentzudun bat izatea oso garrantzitsua zen guretzat. Beraz  Whimsy aukeratu genuen, gazteleraz “caprichoso” esan nahi duena. Gure bezeroentzat gure produktuak kapritxo bat izatea nahi genuenelako; mimoz sortutako zerbait, bezeroen beharretara eta gustuetara egokituz. Honekin batera enpresaren logoa sortu genuen. Logo batek enpresaren irudia islatzen du, askotan, bezero potentzial batek negozioaren lehenengo irudia logoa izango du. Beraz, gure logoa erakargarria eta erraz ezagutzeko modukoa izatea nahi genuen, kolore beltzez, granatez eta urre kolorez osatua.

 

Azkenik enpresaren salmenta poster bat zein sare sozialak sortu genituen. Izan ere, oso garrantzitsua da gaur egun, sare sozialetan presentzia izatea eta bezeroetara iristea, beraiekin harreman gertuago bat izanik.

Whimsy posterra

Guzti hau burutu ostean, Eibarreko Enpresa eta Ekimen Sortzaileen ferian gure proiektua aurkeztu genuen. Bertara, guk sortutako web orrialdeak eraman genituen jendeari gure lana erakusteko, baita gure zerbitzuak laburbiltzen dituen triptiko eta poster bat ere. Honez gain, gurekin kontaktuan jartzeko txartel batzuk sortu genituen gure datuekin.

Aipatu beharra dago prozesu honetan zehar sare sozialetan izan dugun presentzia oso garrantzitsua izan dela guztia jarraitzaileei erakusten joateko.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu