Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako heziketa zikloa (GMHZ) Mekatronika ikasi duen Marta Vazquez ikasle DUALak Aintzindariak LH Lanbide Heziketa proiektuaren prentsaurrekoan parte hartu du, 2019ko maiatzak 13an. HETELeko lehendakaria den Julen Elgeta eta BBK eta Euskaltel Fundazioaren ordezkariekin batera. Aintzindariak LH HETELen zuzendaritza, BBK eta Euskaltelen lankidetzarekin aurrera eraman den ekimena izan da. Hona hemen prentsa aurrekoaren uneko hainbat argazki.
Euskaltel, BBK, HETEL eta Aintzindariak LHeko 2 emakume, Marta Vazquez gure mekatronikako DUAL ikaslea (Ulma Packagingen) besteak beste
HETELeko lehendakaria den Julen Elgetak Aintzindariak LH Lanbide Heziketa proiektuaren xedea honela deskribatu du: neskei euskal industrian lan egiten duten beste emakume batzuen erreferentzia eskaintzea da. «Aitzindariak LH» «Zure bide propioa eraiki. Lanbide Heziketa aukeratu» kanpainaren bidez, industriako LHn dagoen emakumeen ehunekoa handitzea da asmoa, eta horretarako, egutegi bat, spot bat, bideoak (10 lanpostu , 10 emakume) eta lanerako beste material batzuk zabalduko dira eskolatan, familietan, enpresetan eta gune publikoetan. Hurbileko erreferentzien bidez, gazteei, eta batez ere neskei, LHko zenbait titulazio teknologikok dituzten irtenbide profesionalen berri emateko helburuarekin jarri dute martxan kanpaina.
Eta horrela, MGEPeko gure DUAL ikaslea den Marta Vazquez (Mekatronika industriala), eta Nerea Oria (Fabrikazio mekanikako diseinua) eta Erika Dominguez (Fabrikazio mekanikako produkzio programazioa ) ikasle ohiak Aintzindariak LH bilakatu dira.
Hemen Youtuben aurkitu daitezke Aintzindariak LH bideo guztiak: