Mondragon formación profesional

Erika Dominguez, MGEPeko GMHZ Fabrikazioko ikasle ohia eta MUko langilea HETELeko Aintzindariak LH

 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako heziketa zikloa (GMHZ) ikasi duten  3 ikasle 2019ko maiatzak 13an  aurkeztutako eta HETELek bultzatutako Aintzindariak LH Lanbide Heziketa proiektuan.

MGEPeko gure  DUAL  ikaslea den Marta Vazquez  (Mekatronika industriala), eta  Nerea Oria (Fabrikazio mekanikako diseinua) eta Erika Dominguez (Fabrikazio mekanikako produkzio programazioa )  ikasle ohiak Aintzindariak LH bilakatu dira.

Eta Erika gainera gure lankidea da, MGEPen lanean aritzen baita, ikerketako laborategian.

HETELeko lehendakaria den Julen Elgetak Aintzindariak LH Lanbide Heziketa proiektuaren xedea honela deskribatu du:   neskei euskal industrian lan egiten duten beste emakume batzuen erreferentzia eskaintzea da. «Aitzindariak LH» «Zure bide propioa eraiki. Lanbide Heziketa aukeratu» kanpainaren bidez, industriako LHn dagoen emakumeen ehunekoa handitzea da asmoa, eta horretarako, egutegi bat, spot bat, bideoak (10 lanpostu , 10 emakume) eta lanerako beste material batzuk zabalduko dira eskolatan, familietan, enpresetan eta gune publikoetan. Hurbileko erreferentzien bidez, gazteei, eta batez ere neskei, LHko zenbait titulazio teknologikok dituzten irtenbide profesionalen berri emateko helburuarekin jarri dute martxan kanpaina

Egindako spota:

Spot HETEL Aitzindariak LH Pioneras FP
eta konkretuki MGEPeko ikasleen bideoak:
Erika Dominguez (Fabrikazio mekanikako produkzio programazioa )
Aitzindariak LH Pioneras FP Erika Dominguez
Nerea Oria (Fabrikazio mekanikako diseinua)
Aitzindariak LH – Pioneras FP Nerea Oria
Marta Vazquez  (Mekatronika industriala)
Aitzindariak LH Pioneras FP Marta Vazquez
Exit mobile version