Marta Vazquez, MGEP GMHZ Mekatronikako DUAL ikaslea Ulma Packagingen Aintzindaria LH
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako heziketa zikloa (GMHZ) ikasi duten 3 ikasle 2019ko maiatzak 13an aurkeztutako eta HETELek bultzatutako Aintzindariak LH Lanbide Heziketa proiektuan.
HETELeko lehendakaria den Julen Elgetak Aintzindariak LH Lanbide Heziketa proiektuaren xedea honela deskribatu du: neskei euskal industrian lan egiten duten beste emakume batzuen erreferentzia eskaintzea da. «Aitzindariak LH» «Zure bide propioa eraiki. Lanbide Heziketa aukeratu» kanpainaren bidez, industriako LHn dagoen emakumeen ehunekoa handitzea da asmoa, eta horretarako, egutegi bat, spot bat, bideoak (10 lanpostu , 10 emakume) eta lanerako beste material batzuk zabalduko dira eskolatan, familietan, enpresetan eta gune publikoetan. Hurbileko erreferentzien bidez, gazteei, eta batez ere neskei, LHko zenbait titulazio teknologikok dituzten irtenbide profesionalen berri emateko helburuarekin jarri dute martxan kanpaina
Eta horrela, MGEPeko gure DUAL ikaslea den Marta Vazquez (Mekatronika industriala), eta Nerea Oria (Fabrikazio mekanikako diseinua) eta Erika Dominguez (Fabrikazio mekanikako produkzio programazioa ) ikasle ohiak Aintzindariak LH bilakatu dira.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu