MGEP Goi mailako heziketa zikloko Mekatronika industrialeko ikasle DUAL testigantza Fagor Arrasaten
Kaixo Mikel,
MGEP-en goi mailako heziketa ziklo (GMHZ) bat ikasten ari zara eta konta diezagukezu zergatik aukeratu zenuen Mekatronika Industriala ikastea? Eta zergatik aukeratu duzun Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP)?
Bai jasotzen den formazioagatik eta bai lan arloan duen harrera onagatik aukeratu nuen Mekatronika industriala goi mailako heziketa zikloa (GMHZ).
MGEP gertutasunagatik, DUAL formakuntzan daukaten eskaintzagatik eta enpresetara duen irteera aukera ezberdinengatik.
DUAL programan ere parte hartzen ari zara, zein enpresatan zaude? Noiz hasi zinen formakuntza DUALean eta noiz bukatzen duzu?
Fagor Arrasaten ari naiz formakuntza DUALean. 2018ko Ekainaren 22an hasi nintzen, eta urte beteko iraupena dauka.
Zein da ENPRESAren lan esparrua eta zein motatako zereginak dituzu bertan?
Enpresak makina ezberdinen muntaian oinarritzen du bere negozioa. Ni siderurgiako makinen kalitate sailean nabil.
Nire lana, laburbilduz, honako hau da: pieza ezberdinei neurriak hartu egiten dizkiot eta planoarekiko zuzena den zehaztu, ondoren piezak muntaiara doazelarik.
Bukatzeko, zer eskaini dizu ENPRESAn formakuntza DUALak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?
Ikasketa edo formakuntza aldetik lan arlora hurbiltzea, baita enpresa barrutik ezagutzea.
Pertsonalki lan arloan esperientzia eta ikasitakoari jarraipena emateko aukera ezin hobea.
Mikel Uranga, MGEPeko Mekatronika industrialeko goi mailako zikloko ikaslea, Fagor Arrasateko plantan lanean
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu