MGEP GMHZko Robotikako ikasleak 2019ko Siemens Prototipo lehiaketan irabazle


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEPGoi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Automatizazio eta Robotikako ikasle-talde batek laugarren postua lortu du Madrilen izandako Siemens Prototipo Lehiaketaren 11. edizioan.
Zorionak   Imanol Areta Ibañez, Asier Odriozola Elorza eta  Aitor Merino Olivenza   taldeko ikasleei, eta Asier Azurmendi Urteaga Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEPGoi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Automatizazio eta Robotikako  tutoreari!!!
Argazkian  Imanol Areta Ibañez, Asier Azurmendi Urteaga, Asier Odriozola Elorza, Aitor Merino Olivenza eta Siemenseko ordezkaria
Estatuko 40-50 ikastetxek hartu dute parte aurtengo edizioan. Dagoeneko bosgarren aldia da Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Siemens lehiaketan parte hartzen duela, eta guztietan sari bat lortu izan du. Aurten ere Madriletik sari bikain batekin etorri zaizkigu. Hau marka!
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEPGoi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Automatizazio eta Robotikako  ikasleek 4.0 Prentsa izeneko proiektua aurkeztu dute. Tamaina eta pisu handiko antzinako prentsa hidrauliko bat monitorizatu eta kontrolatu dute, 4.0 prentsa hidrauliko bihurtzeko eta lehiakortasuna areagotzeko.
Argazkian  MGEPeko ikasle eta tutorea gainontzeko irabazleekin eta  Siemenseko ordezkariekin Madrilen ospatutako sari banaketa ekitaldian
 Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Automatizazio eta Robotikako koordinatzailea den  Urko Sueirok azpimarratu du horrelako proiektuen aurrean ikasleek nolako inplikazioa izaten duten: «eskolan lortutako ezagutzari esker, gai dira maila handiko proiektuak aurrera ateratzeko, eta erakusten du Lanbide Heziketako ikasleak teknikari handiak izan daitezkeela».
Bestalde, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEPGoi mailako heziketa zikloko (GMHZ)  koordinatzailea den  Gorka Aretxagak eskolaren eta hainbat alorretako enpresen arteko harreman estua nabarmendu du, zehazki industria-automatizazioaren eta -robotikaren alorreko gaietan. «Horren erakusgarri da gure inguruneko enpresetan formatu dualeko prestakuntza egiten duten ikasleen ehuneko handia», esan du

Hona hemen MONDRABERRIn agertutako berria.

2 iruzkin daude

Zurea gehitu
  1. 2
    Osane Lizarralde

    ¡Muchas gracias! Este curso como en anteriores ediciones, estábamos también trabajando ilusionados en la 12ª edición del concurso de prototipos de Siemens, pero debido a la situación de alarma sanitaria provocada por el COVID19, éste ha sido aplazado para el próximo curso escolar 2020-21.

+ Iruzkin bat laga