Mikel Arambarri, MGEPeko diseinuko ikasleak DUAL eta ERASMUS bat egin ditu Ulma Packaging enpresan
MIKEL ARANBARRI (MGEPeko Goi mailako Heziketa zikloa GMHZ Fabrikazio Mekananikoko Diseinuko Ikaslea) DUAL eta ERASMUS bat egin ditu. Ulma Packaging-en 2018ko ekainean sartu zen DUAL programan eta 2019ko Otsailetik Ekainera Erasmus+ bitartez Ulma Packagingeko Errumaniako plantan amaitu ditu bere urte beteko DUAL praktikak.
Jarraian Mikel Aranbarri MGEPeko Goi mailako Heziketa zikloa GMHZ Fabrikazio Mekananikoko Diseinuko Ikasle eta Ulma Packagingeko tutorea izan den Mikel Esnaolaren testigantzak, MGEPeko tutorea izan den Idoia Urain irakaslearen eskutik:
1-Zergatik aukeratu zenuen DUAL programa egitea? Eta Erasmus-ean parte hartzea?
DUAL: Lan egiteko mundua nolakoa zen ikusteko eta ulertzeko baita ikasketak bukatu ondoren zein izango litzatekeen nire lan postua. Azkenik nola ez, diru pixkat izateko baita jajajaja.
ERASMUS: Etxetik urteteko gehienbat. Esperientzia berri bat bizitzeko eta pertsonalki hazteko.
2-Nolakoa izan da eta izaten ari da zure lan esperientzia Ulma Packaging-en?
Gauza asko ikasi ditut denbora honetan, programa berriak erabiltzen, teorian ikasitakoa lan munduan ezartzen, etabar luze bat. Esperientzia polita izan da, orain hobeto ulertzen dut zer den lan mundua eta bertan izan ditzakezun erantzukizunak.
3-Erraza egin zaizu ikasketak eta lana partekatzea (5 ordu unibertsitatean goizetik eta 3 ordu enpresan)?
Ez dut arazorik izan, lan kargak oso eramangarriak izan dira. Aurreko urtetik oso ondo eraman ditut ikasketak, beraz dena ondo. Sakrifizio puntu bat ere badauka, errazagoa baita lan egin barik goizetan klasera joan eta arratsaldeak libre izatea, baina esperientzia bezala merezi du.
Zailena, zerbait esatearren, 8 ordura hasten zaren momentuan, eta noski, lehenengo uda hori ere lanean pasa behar izana.
4-Gomendatuko zenuke atzetik datozen ikasleei DUAL programan parte hartzea? Eta posible izan ezkero ERASMUS-a egitea?
Bai, gomendatuko nuen. Asko ikasteko modu bat da. Dena ez da ona, esfortzu bat egin behar da, baina merezi dau. Erasmusera joateko aukera izanez gero ere joatea esango nien ikasleei, asko ikasten baita.
5-Datorren urtera begira, zeintzuk dira dituzun proiektu edo ideiak?
Datorren urtera begira, egia da enpresak eskaintza bat egin didala, baina ikusita merkatuak zer eskatzen duen ikasten jarraitzea erabaki dut. Zikloa egin aurretik Diseinuko Gradua egiten hasi nintzen eta ikasketa horiek egiten jarraituko dut.
MIKEL ESNAOLA (Ulma Packaging enpresako Tutorea).
1-Zelan bizi da enpresa bezala DUAL ikasleak izatea?
Esperientzia ona da, aukera ematen dizu jendea ezagutzeko eta gaur egun arazoetako bat formazioa duten jendea aurkitzea da eta DUAL programari esker aukera ematen dizu ikasleak ezagutzea. Bestalde, beraientzako ere aberasgarria da, ikusten baitute zein den lan munduan dauden beharrak eta horren arabera lanean jarraitu edo ikasketekin jarraitzera animatzen dira.
Azkenean, beraiek duten formaziotik at zuk ere enpresa bezala beraien formakuntza horretan parte hartzen duzu eta hori ere ona dela uste dut.
2-Hasi aurretik zenituzten espektatibak bete dira?
Normalean, espektatibak betetzen dira. Mikelen kasuan hasiera batetik ondo bideratuta zihoala ikusi da, lan taldean ondo moldatu da hasieratik eta prest agertu da momentu oro ematen zitzaizkion lan edo proiektuak aurrera eramateko.
3-Nola ikusi duzu ikaslea? Eskolatik prest irteten dira lan mundura sartzeko?
Ikasleak prest irteten dira enpresan hasteko bezala, gure beharretara moldatzen dira eta ekartzen duten ezagutza eta enpresak berak ematen dizkion ikastaroekin asko garatzen ditu bere gaitasunak eta gehiago ikasten du, lanera hobeto moldatuz.
4-Enpresa bezala DUAL programa errepikatuko zenukete?
Urte batzuk daramatzagu DUAL ikasleak hartzen eta datorren urteko DUAL-erako ere ikasliak eskatu ditugu ofizina teknikoan lan egiteko. Oso gustora gaude.
Eskerrik asko Mikel Aranbarri eta Mikel Esnaola gurekin zuen testigantzak partekatzeagatik!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu