Martxoak 21an Proactivanet enpresako ordezkaria den Alejandro Castrok hitzaldi bat eman die Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloko Informatikako ikasleei (ASIR) . Hitzaldia Informazio Teknologien zerbitzu kudeaketan oinarrituta egon da eta ASIR ikasketen profil profesionalarekin bat egiten du.
Helburua gelaren eremuan ikasitako ITIL prozesuak ezartzeko errealitatea gertutik ezagutzea izan da. Alejandro Castrok horretan eskarmentu handiko bide luzea eginda dauka, bai Proactivanet enpresako zuzendari tekniko bezala, baina baita noski, ITIL hezitzaile zertifikatua delako. Komunikatzaile trebea ere bada. Beraz, ederki azaldu dizkie ikasleei enpresa baten ITILen ezarpena egiterakoan eman beharreko pausoak, adibide errealetan oinarrituz. Baita Proactivanet bezalako tresna bat erabiltzearen onurak.