MGEPeko GMHZan matrikulak ondo joan dira eta ikasturte berria hasteko prest
Hona hemen Heziketa Zikloetako gure tituluak :
Automatizazio eta robotika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak prestatzea, baita instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak ere.
Sareko informatika sistemen administrazioa: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua da enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea.
Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea.
Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea.
Mekatronika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina
teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu