Gaur Urtzi Muguruzaren testigantzarekin gatoz. Urtzik momentu honetan Automatizazio eta Industria Robotika heziketa zikloko 2.garren maila burutzen ari da. Honako galdera hauek luzatu dizkiogu:
Zergatik aukeratu zenuen Automatizazio eta Industria Robotika heziketa zikloa? Eta zergatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP)?
Goi mailako fabrikazio mekanikoko zikloa eginda neukan eta hura osatzeko aukera egokia iruditu zitzaidan; gainera, gaur egun, lan eskari handia dago, eta etorkizunean asko erabiliko delakoan nago.
Lagun batzuek Mondragon Goi Eskola Politeknikoa gomendatu zidaten, eta bertan ikastea erabaki nuen.
Heziketa ziklo honetan, ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue; hau da, talde-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer-nolako erronkak egin dituzue?
Irakasgai desberdinetan ikasitako eduki eta konpetentziak hobeto lantzeko irakasleek erronka bat proposatzen digute, non irakasgai guztiekin erlazionaturik dauden konpetentziak lantzeko aukera dagoen. Horrela, irakasgaien arteko elkar lotura ikusten da, eta hau oso aberasgarria da.
Adibidez, orain bukatu berri dugun erronkan, birringailu industrial bat simulatzen zuen maketa egin genuen. Horretarako, diseinu elektrikoa, plano elektrikoak, kalkuluak, automataren programaketa, armairu elektrikoaren muntaketa, martxan jarri… taldeka landu genituen. Eta oso garrantzitsua izan da planifikazio on bat egitea. Lan hori guztia hamalau egunetan egiteko beharrezkoa da ondo antolatzea; bestela, ez da posible. Irakasleen laguntza oso baliagarria izan da; azkenean, epe horretan ez da klaserik ematen eta gure kabuz ikasten dugu. Irakasleak laguntzaeskeintzen digute, guk geure helburuetara iritsi ahal izateko.
Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?
Oso aberasgarria izan da; taldean lan egiten ikasteaz gain, arazoei konponbideak aurkitzen ere ikasten da.
Momentu honetan Urtzi Muguruza formakuntza DUALean dabil, ikasketak eta lana uztartzen. Konkretuki ULMA C.I.E. ari da lanean.