ASIR, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi mailako heziketa zikloa edo FP, Informatika arloari zuzenduta dago. Titulu honen helburua enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea da.
Sistema informatikoak konfiguratzen, administratzen eta zaintzen ikasten da, sistemaren baliabideen eta zerbitzuen funtzionaltasuna, osotasun eta segurtasuna bermatuta, eskatzen den kalitatearekin eta indarreko legeria beteta.
Erabilitako metodologia proiektuetan oinarrituta dago, eta prestakuntza teorikoa eta praktikoa konbinatzen dira. Gelako lana eta enpresako lan esperientzia konbinatzea da, funtsean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ikaskuntza eredua : ETHAZI-DUAL.
Gainera, MGEP-en lan ingurune batean formazio DUAL bat egiteko aukera ematen die ikasleei. Formakuntza DUAL programaren bidez, ikasleak maila profesionaleko konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak garatzen ditu ikasketak eta lana era berean uztartuz. Lan eta ikasketak partekatua egiteko eredu honek ikaskuntza prozesuaren hainbat konpetentzia enpresan bertan lantzen dira, enpresak ikaslearen ikaskuntza prozesuaren funtsezko agente bilakatuz.
Hurrengo bideoan, Osane Lizarraldek ( ASIR tituluaren koordinatzaileak) tituluaren ezaugarriak azaltzen dizkigu: Sareko Informatika Sistemen Administrazioa Heziketa Zikloa