Mondragon formación profesional

Iker Zubizarreta MGEP goi mailako Mekatronikako DUAL testigantza

Iker Zubizarreta, Mekatronikako goi mailako heziketa zikloko eta DUALeko ikasleak bere testigantza utzi digu:

1. Emaguzu zure izena mesedez eta zein ziklo egin duzun.

Iker Zubizarreta Ugarte naiz eta Mekatronika Industriala egiten ari naiz eta aurten 2.mailan  DUAL ibilbidean nago.

2. Zergatik aukeratu zenuen Mekatronikako  heziketa zikloa? Eta, zergaitik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP)?

Mekatronika industrialaren zikloa aukeratu nuen batipat heziketa zabala duelako, ez da gai konkretu batean zentratzen  soilik eta gai asko jorratzen dituela iruditzen zait. Honek asko erakartzen nau.

Eta MGEP  zergatik aukeratu nuen, ba, Oñatitik gertu  dagoelako, inguruko jendearekin hitz egin ondoren erreferentzia onenak eman dizkidatena eta inguruko enpresekin erlazio ona duena ondorengo lan munduko bizitzari begira.

3. Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, talde-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?

Burutu ditugun erronkak  enpresen gaur egungo arazo edo behar bati erantzun izan diotenak izan dira. Horregatik makina edo sistemaren bat martxan jartzea izan da burutu dugun lana. Mekanizazio zentroren bat, txapak tolesteko makinaren bat edo makina bat bere kontrol pantailarekin komunika eraztea (baita kontrol panel hau programatu ere).

4. Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?

Oso esperientzia aberasgarria izan da, asko lagundu dit pertsona eta baita langile bezala hazten etorkizuneko lan munduari begira. Bai talde lanean aritzeko eta baita beste zeharkako  konpetentziekin ere.

5. Noiz hasi zinen DUAL Praktiketan?

2019ko ekainaren 10ean hasi nintzen DUAL ikasketa ereduarekin.

6. Zein ENPRESAtan egin duzu? Esaguzu bere lan esparrua? Eta zein da zure saila edo lantaldearen lan esparrua zehatzago?

ULMA Packaging-en ari naiz neure Dual prozesua garatzen. Enpresa honen lan esparrua enbalatu/enbasatzeko makinen produkzioan datza. Eta egia esanda ez naiz esparru zehatz batean kokatu, makinetara produktuak eramateko karroak, mota askotako azpi-konjuntuak, rodiloak… bezalako gauzak muntatzen ari naiz. Gustura eta gauza asko eta desberdinak lantzen egia esan.

7. Zein motatako lanak egin dituzu epe honetan?

Muntaian ibili naiz epe honetan. Lehen esan dudan bezala ez naiz produktu/makina baten muntaian bereizi, horren ordez enpresa honetako hainbat arlotan ibili izan naiz.

8. Bukatzeko, zer eskaini dizu ENPRESAn praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?

Pertsonalki lan mundurako sarrera bikain bat eskaini dit, sekula lehenago egon gabe bai nengoen tamaina horietako enpresa batean lanean, zortzi orduko ordutegiarekin, fitxatzen… eta horrek barruan nituen hainbat duda lasaitu izan dizkit. Gainera ikasitakoa praktikan jarri eta benetan lan hori gustuko dudan edo ez ikusteko aukera izan dut.

Ikasketa aldetik begiratuta aldiz, aurretik izandako heziketa hori praktikan jartzeak klasean emandako edukiak hobeto barneratzen lagundu dit eta horrek nire ikaste prozesua arindu izan du, ikas materia horiek hobeto barneratu eta sakonduz.

Exit mobile version